Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Vitoria
Adina: 30
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Atentatuaren data: 25/06/1979
Atentatuaren lekua: Bayonne
Arma: Machine-gun
Hiltzailea: BVE

Deskribapena

1979ko ekainaren 25an, Enrique Gómez Álvarez eta bere lagunak afaltzera joan ziren ETAko buruzagi batek Baionan (Frantzian) zeukan jatetxe batera. 21.30ak aldera, handik irten zirenean, Peugeot 305 zuri bat agertu, abiadura moteldu eta gidariak helbide bati buruz galdetu zion. Gómez Álvarez erantzuteko hurbildu zen eta, bat-batean, autoan zihoazenek tiro egin zioten. Guztira, hamabi balazo jaso zituen. BVE erakundeak bere gain hartu zuen atentatua.

Enrique Gómez Álvarezek 30 urte zituen eta bost urte zeramatzan Frantzian. Emazteak eta berak Espainaitik ihes egin zuten ETArekin zeukaten harremana zela eta. 1975an, Frantziako Poliziak atxilotu zuen Pirinioetan ETAko komandoen irakaslea zelako.

Prentsa