Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 49
Seme-alabak: 5
Egoera zibila: Alarguna
Lanbidea: Autobus bateko ikuskatzailea
Atentatuaren data: 01/03/1976
Atentatuaren lekua: Lezo
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Emilio Gezala Aranburuk 49 urte zeuzkan, eta zenbait urtez egin zuen albaitari lana Errenterian. 1961ean, Kanarietara eraman zezaketela eta, nahiago izan zuen lanbidez aldatu, eta Donostia-Hondarribia hiriarteko autobus lineako ikuskatzaile lanetan hasi zen, bitarteko sindikala baitzen bertan. Hil baino lau urte lehenago alargundu zen, eta laurogeitaka urte zituen amarekin bizi zen Lezon. 21 urteko semea zuen soldadutza Kanarietan egiten, eta lau alaba, 12, 14, 17 eta 18 urtekoak. Aurretik ere talde terroristaren mehatxuak zituen hartuak.

1976ko martxoaren 1ean, lehengusuarekin batera Lezoko taberna batetik irteten ari zenean, ETAko kide batzuek auto batetik tirokatu eta hil egin zuten. Emiliok zortzi bala-tiro hartu zituen, eta lehengusua zango batean zauritu zuten. Talde terroristak bere gain hartu zuen atentatua, eta Poliziaren isil-mandataria izatea leporatu zion biktimari.

Prentsa