Deskribapena
Deskribapena
Madrilgo M-11ko atentatua gertatu eta 13 urte igaro ondoren, jihadismoak berriro erasotu zuen Espainia. 2017ko abuztuaren 17an, arratsaldeko 17.00ak aldera, Younes Abouyaaqoub terroristak gidatzen zuen furgoneta bat Bartzelonako jendez gainezka zegoen Las Ramblas pasealekuan sartu eta pertsona ugari harrapatu zituen Buen Sucesotik Miró-raino. Guztira, 15 hildako –hain artean 3 eta 7 urteko bi haur- eta 131 zauritu egon ziren. Atentatua Daesh-ek hartu zuen bere gain Amaq albiste agentziaren bidez.
Elke Vanbockrijck senarra eta bi semeekin aste baterako etorri zen Bartzelonara. Haurretako baten ametsa zen, FC Barcelonaren zalea bait zen eta Camp Nou futbol-zelaia ezagutu nahi bait zuen.
Haurra Vic deitzen zen eta izen bera duen herria ezagutzeko irrikitan zegoen ere. Elke hiru urte lehenago ezkondu zen. Haren lagunek ‘El País’ egunkariari esan zioten oso emakume atsegina zela eta semeekin joaten zela futbolera, haien zaletasunik handiena.