Deskribapena
Deskribapena
1993ko ekainaren 21ko goizean, 8.16etan, ETAk 40 kilo lehergailu zituen bonba-auto bat eztandarazi zuen Joaquín Costa kaletik (López de Hoyos kalearen ondoan) ibilgailu militar bat igaro zenean. Zibil batek gidatzen zuen furgoneta horretan sei militar zihoazen. Vitruvio kalean zeuden Estatu Nagusira eta Nazioaren Defentsarako Ikerketa Bulego Gorenera zihoazen. Hedatze-uhinak furgonetari bete-betean eragin zion eta sugarrek ibilgailua irentsi zuten. Zazpiak hil ziren: Javier Baró Díaz de Figueroa Lurreko armadako teniente koronela, José Alberto Carretero Sogel Aireko armadako teniente koronela, José Manuel Calvo Alonso Armadako sarjentu lehena, Fidel Dávila Garijo Lurreko armadako teniente koronela, Domingo Olivo Esparza Armadako kapitaina, Juan Romero Álvarez Aireko armadako teniente koronela eta Pedro Robles López Defentsa Ministerioaren funtzionarioa, gidaria. Gainera, 40 bat pertsona inguru ere zaurituak suertatu ziren, haietako hiru ume txikiak.
Domingo Oliva Esparza fragata baten kapitaina zen eta 45 urte zituen. Ezkonduta zegoen eta lau seme-alaba zituen. Cartagenako itsas-basean lan egin zuen urte askotan zehar baina azkeneko bi urteak Torrejón de Ardozeko aire-basean eman zituen.