Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Ecuador
Adina: 19
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Igeltseroa
Atentatuaren data: 30/12/2006
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

2006ko abenduak 30an ETAko terroristek 200 kiloko lehergailua ezkutatu zuten Madrileko Barajas aireportuko T4 terminalean aparkatuta zegoen furgoneta baten barruan. Erakundea su-eten egoeran zegoen oraindik ere. ETAk Madrilen bonba bat ipini zuela ohartarazi zuen eta Poliziak aireportua hustu zuen. Hala ere, leherketa izugarriak Ekuadorren jaiotako bi pertsona erail zituen. Euren kotxeetan atsedena hartzen ari ziren. Atentatuak kalte material oso garrantzitsuak eragin zituen ere.

Diego Armando Estacio bere neskalagunarekin joan zen aireportura haren ama jasotzeko. Neska terminalera joan zen baina bera aparkalekuan geratu zen. 19 urte zituen eta Suhiltzaileek aste beteko lana izan zuten bere gorpua aurkitzeko.

Argazkiak

Audioa

Prentsa