Deskribapena
Deskribapena
Eusko Legebiltzarrerako 1986ko hauteskundeetarako bost egun falta zirela, ETAk Gipuzkoako gobernadore militarra, Rafael Garrido Gil, hil zuen. Harekin batera ziren emaztea, Daniela Velasco Domínguez de Bidaurreta, seme bat, Daniel Garrido Velasco, eta soldadu gidari bat, Norberto Jesús Cebrer Lozano.
Bulebarraren eta Legazpi kalearen arteko elkargunean, semaforoa gorri zegoela, zilindrada handiko motor batean segika zihoazkion bi etakide auto ofizialaren parean jarri, eta haietako batek lehergailu bat itsatsi zuen ibilgailuaren sabaiaren gainean. Lehergailua segundo gutxira lehertu zen, eta gobernadorea, emaztea eta semea hantxe bertan hil ziren.
Gidariak shock traumatikoa, kontusioak, objektu zorrotzek eragindako zauriak eta bigarren mailako erredurak izan zituen. Inguruan paseoan zebilen herritar portugaldar batek, 27 urteko Maria Jose Teixeirak, hainbat zauri izan zituen hedatze-uhinaren ondorioz, eta 17 egun geroago hil zen.