Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Irún
Adina: 35
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia inspektorea
Atentatuaren data: 25/05/1979
Atentatuaren lekua: Sevilla
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

1979ko maiatzaren 25an, goizean, terroristek lapurtutako auto baten bila zegoen Polizia. Sevillako San Pablo poligonoan, Polizia Nazionaleko bi inspektorek matrikula arraroa zeukan kotxe bat ikusi zuten. 12.30ak aldera, pertsona bat auto horretara hurbildu zen eta atxilotzea erabaki zuten. Momentu horretan, GRAPO erakundeko hiru terrorista agertu eta bizkarrean tiro egin zieten. Balazo bat Damián Seco agentearen bihotzera ailegatu zen. Tiroketaren ondorioz, beste balazo batek Antonio Cívico Mendoza gazteari eragin zion. Biak ospitalera eraman zituzten, baina biak hilda ailegatu ziren.

Damián Seco Fernández lehenengo mailako inspektorea zen. Ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen. Polizia Nazionaleko Informazio zerbitzuan lan egiten zuen eta lan ona egiteagatik domina zuria jaso zuen.

Prentsa