Deskribapena
Jaioterria: Murcia
Seme-alabak: 0Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Dibisioko jenerala eta Madrilgo gobernadore militarra
Atentatuaren data: 03/01/1979
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Constantito Ortín Gil Madrilgo gobernadore militarrak bere auzokide bati ondokoa esan zion: ‘Ziurrenik tiro egingo didate’. 1979ko urtarrilaren 3an, 14.45ak aldera, ETAko bi terrorista zain zituen etxe ondoan, Menéndez Pelayo hiribidearen 63. zenbakian. Terroristek militarra ikusi zutenean, bere gordelekutik atera ziren (aparkatutako kotxeak) eta hurbil-hurbiletik tiro egin zioten. Ondoren, Doce de Octubre kaleraino joan ziren. Han, Seat 131 bat zain zuten eta ihes egin zuten. Constantino Ortín Gilek bekokian jaso zuen balazoa. Francisco Franco ospitalera ailegatu baino lehen hil zen.