Deskribapena
Jaioterria: Madrid
Adina: 44
Seme-alabak: 0Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Auzitegi Nazionaleko fiskala
Atentatuaren data: 12/09/1989
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: Henri Parot, Jacques Esnal, Francisco Múgica Garmendia
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Carmen Tagle González Auzitegi Nazionaleko fiskala zen eta 1989ko irailaren 12ko 15.15etan etxera zihoan. Egun beroa zen eta kotxearen leihatilak jaitsi zituen erosoago gidatzeko. ETAko bi kidek atzetik jarraitu zioten lanetik irten zenetik eta ez zen konturatu. Etxeko aparkalekura ailegatzean, terroristak korrika hurbildu zitzaizkion eta tiro egin zioten. Carmen Tagle berehala hil zen. ETAren aurkako borrokan buru-belarri murgilduta zegoen. Egun hartan bertan akusazio publikoa eraman zuen terroristen aurkako epaiketa batean. “Burura datozkit polizia eta guardia zibilen gurasoak”, adierazi zuen biktimaren amak.