Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Italia
Adina: 80
Seme-alabak: 1
Lanbidea: Pentsioduna
Atentatuaren data: 17/08/2017
Atentatuaren lekua: Barcelona
Errudunak: Younes Abouyaaqoub, Houssaine Abouyaaqoub, Moussa Oukabir Said Aallaa, Mohammed Hychami y Omar Hychami
Arma: Furgoneta
Hiltzailea: DAESH

Deskribapena

Madrilgo M-11ko atentatua gertatu eta 13 urte igaro ondoren, jihadismoak berriro erasotu zuen Espainia. 2017ko abuztuaren 17an, arratsaldeko 17.00ak aldera, Younes Abouyaaqoub terroristak gidatzen zuen furgoneta bat Bartzelonako jendez gainezka zegoen Las Ramblas pasealekuan sartu eta pertsona ugari harrapatu zituen Buen Sucesotik Miró-raino. Guztira, 15 hildako –hain artean 3 eta 7 urteko bi haur- eta 131 zauritu egon ziren. Atentatua Daesh-ek hartu zuen bere gain Amaq albiste agentziaren bidez.

Biktimen artean Carmen Lopardo zegoen. Europara etorri zen uda aprobetxatzeko, Argentinan negua bait zen. Carmen Italiako herri txiki batean jaio zen, Sasso di Castalda izenekoa. Potenza probintziakoa zen, Hegoaldekoa. Bere herriak 800 biztanle besterik ez zuen. 13 urterekin, 1950ko apirilaren 5an, Buenos Airesera joan zen beste italiar asko bezala. Bigarren Mundu Gerraren ostean, pobreziatik ihes egiten zuten. Italiar naziotasuna ez zuen inoiz galdu, baina argentinarra zen izatez. Han bizi zen 2017ko udan Bartzelonara etorri zen arte.

Prentsa