Deskribapena
Deskribapena
1986ko ekainaren 17ko 14.30etan Infanteriako teniente koronela zen Carlos Vesteiro Pérez etxera zihoan bazkaltzeko ordua zen eta. Auto ofizial batean zihoan Ricardo Sáenz de Ynestrillas komandantearekin batera. Gidaria Francisco Casillas soldadua zen. Sáenz de Ynestrillas komandantearen etxera ailegatzen ari zirenean, Manzanares Hiribidean, ETAko bi terroristekin topatu ziren. Bikote bat zirelakoan, autora hurbildu eta bi aldeetatik metrailatu zuten. Gainera, terroristetako bat kotxera hurbildu eta leihatilatik besoa sartuz militarrekin akabatu zuen.
María Sánchez erizaina atentatuaren lekuko izan zen: ‘Ezin izan genuen ezer egin. Ikaratuta nengoen, terroristek berriro tiro egin bait zuten han geundenak izutzeko. Askok eta askok lurrera bota zuten bere burua’.
Carlos Vesteiro Coruñan jaio zen, baina jauskarien taldearen panteoian, Alcalá de Henares herrian, hilobiratu zuten.