Deskribapena
Deskribapena
Carlos Fernández iritsi berria zen Espainian. Hiru aste lehenago ailegatu zen, hain zuzen ere. Perún emaztea eta bost urteko haurra utzi zituen eta Madrilera etorri zen eraikuntzan lan egiteko asmoz. Anaia Álvaroren bidea jarraitu zuen. Honek zazpi urte zeramatzan Espainian. Martxoaren 13an, egoitza-baimena lortzeko ordua zeukan. Martxoaren 11an, goiz altxatu eta anaia eta haren emazteari agur esan gabe lanera joan zen. Atochako geltokian egon zen eztandaren ondorioz hil zen.
2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.
Argazkiak




Audio
Prentsa



