Deskribapena
Jaioterria: Madrid
Adina: 22
Seme-alabak: 0Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Oposiziogilea
Atentatuaren data: 06/06/1981
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Pistola
Hiltzailea: Muturreko eskuina
Deskribapena
1981ko ekainaren 5 an, goizaldeko 3.00ak aldera, 22 urteko Carlos Idígoras Navarrete Madrilgo Cardenal Cisneros kaletik zihoan. Bat-batean, armak zeramatzaten bi terrorista hurbildu eta bidea moztu zioten. Gaztea berehala hil zen. Zenbait komunikabideren arabera, Carlos Idígorasek RENFEn sartzeko oposaketak gainditu zituen eta lagunekin ospatzen ari zen. Handik bi hilabetera, hilketaren atzean zegoen taldea atxilotu eta autoreak kartxelara bidali zituzten. Ultraeskuinarekin eta Frente de la Juventud erakundearekin lotura zuten.
Prentsa

