Deskribapena
Deskribapena
Madrilgo M-11ko atentatua gertatu eta 13 urte igaro ondoren, jihadismoak berriro erasotu zuen Espainia. 2017ko abuztuaren 17an, arratsaldeko 17.00ak aldera, Younes Abouyaaqoub terroristak gidatzen zuen furgoneta bat Bartzelonako jendez gainezka zegoen Las Ramblas pasealekuan sartu eta pertsona ugari harrapatu zituen Buen Sucesotik Miró-raino. Guztira, 15 hildako –hain artean 3 eta 7 urteko bi haur- eta 131 zauritu egon ziren. Atentatua Daesh-ek hartu zuen bere gain Amaq albiste agentziaren bidez.
Egun horretan, Bruno Gulotta Rambletan zegoen emaztearekin eta beraien bi semeekin. Nagusiak sei urte zituen eta gazteenak zazpi hilabete. Furgoneta ikusterakoan, Bruno ibilgailuaren aurrean ipini zen semea harrapatu ez zezan. Lortu zuen, baina bizirik ez zen irten.