Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 46
Seme-alabak: 7
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko kabo lehena
Atentatuaren data: 28/08/1978
Atentatuaren lekua: Arrasate
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA-CCAA

Deskribapena

Aurelio Salgueiro López kuartelera zihoan, Correos-en korrespondentzia jaso ondoren, hain zuzen ere egunero ordu berean egiten zuen moduan. Une horretan Komando Autonomo Antikapitalistetako bi kide etorri zitzaizkion bat-batean, eta zenbait tiro egin zizkioten bizkarrean pistola batez. Lurrean errematatu zuten, 14 urteko semearen aurrean.

Hurbil zeuden pertsonak zapata-denda batean babestu ziren, zaurituko ote zituzten beldur, etakideek hirugarren terrorista bat zain zuten ibilgailu batean ihes egin zuten bitartean. Horregatik, Salgueiro hamar minutu baino gehiagoz egon zen lurrean, inor laguntzera inguratu baino lehen, eta Arrasateko osasun zentrora iritsi zenean hila zen jada.

Prentsa