Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Bulgaria
Adina: 22
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Igeltseroa
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Asenov Andrianov Andriyan 22 urteko bulgariarra zen eta lau urte zeramatzan Espainian. Igeltseroa zen eta autobusez joaten ohi zen lanera. Kalina Dimitrovarekin zihoan trenean, bere andregaia. Urte hartako maiatzaren 15an elkarrekin ezkondu behar zuten. Biak hil ziren. Poliak eta Albenak, biktimaren arrebek, bi egun itxaron behar izan zituzten gorpua aurkitu zuten arte. Ezteiak prestatzen ari zirenez, gorpuak ezkontzaren jantziekin hilobiratu zituzten.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audio

Prentsa