Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 50
Seme-alabak: 7
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 17/12/1974
Atentatuaren lekua: Mondragón
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Argimiro García Estévezek eta lankide zuen Luis Santos Hernández agenteak atseden hartzea erabaki zuten, patruila lanetan ari zirela. Taberna batean sartu ziren, ardoa hartzeko, Arrasateko kaleetan zehar zebiltzanean ohi zuten moduan.

Tabernatik atera zirenean, 20:30 inguru zirela, Azoka kalean barrena abiatu ziren. Luisek uniformea zeraman, eta Argimirok kaleko arropak zituen soinean. Handik minutu gutxira, 20:45 inguruan, ibilgailu bat parean jarri eta barruan zihoazen talde terroristako lau edo bost kideek metrailatu egin zituzten. Agenteak lurrean geratu ziren, eta Gurea zinemako langile eta bezeroak laguntzera joan zitzaizkien.

Prentsa