Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 39
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Errege Guardiako kaboa
Atentatuaren data: 07/05/1981
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: Henri Parot, Juan Lorenzo Lasa Mitxelena "Txikierdi", Isidro Garalde Bedialauneta "Mamarru".
Arma: Lapa-bonba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1981ko maiatzaren 7ko goizean, Joaquín Valenzuela teniente jenerala Armadaren automobil batean zihoan Guillermo Tevar Saco teniente koronelarekin, Antonio Nogueras García bizkartzainarekin eta Manuel Rodríguez Taboada soldaduarekin (gidaria). Conde Peñalver kalean semaforo batean gelditu behar izan zuten. Motor bat euren parean jarri zen. Bi terrorista zihoazen. Henri Parot ETAko kideak lehergailu bat zeukan poltsa bat militarren autoaren gainean utzi eta terroristek azkar ihes egin zuten. Eztandak 20 bat pertsona zauritu zituen eta hiru militar erail zituen. Valenzuela teniente jenerala bizirik irten zen.

Antonio Nogueras Andaluziakoa zen. Frigilianan (Málaga) jaio zen eta 39 urte zituen. Ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaba zituen. Itsas-Armadan egon zen Franco diktadorearen bizkartzaina izan baino lehen. Ondoren, Errege Guardiara sartu zen.

Argazkiak

Prentsa