Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 55
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Trenbidea
Atentatuaren data: 13/09/1974
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1974ko irailaren 13an, ETAko terroristek lehergailu bat ipini zuten Madrilgo Rolando kafetegiaren komunetan. Taberna Correo kalearen 4. zenbakian zegoen, Puerta del Soleko Segurtasun Zuzendaritza Nagusitik oso hurbil. 14.30ak aldera, eztandak kafetegia suntsitu zuen. Lehergailua 30 kilokoa zen eta bi zentimetroko azkoinak zeramatzan metraila gisa. Rolando kafetegiaren sabaia erori egin zen eta pertsona ugari hondakinen artean atera ezinik geratu ziren. Haietako bederatzi egun hartan bertan hil ziren eta beste lau hurrengo egunetan zauri larrien ondorioz. 60 bat pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Askori gorputz-adarrak moztu behar izan zizkioten. Atentatu hau ETAk burutu zuen bereizi gabeko lehen ekintza izan zen. Hilketen arduradunak ez zituzten inoiz epaitu eta zigortu.

Argazkiak

Prentsa