Deskribapena
Jaioterria: Calatayud
Adina: 55
Seme-alabak: 3Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Lurreko Armadako koronela (erreserban)
Atentatuaren data: 02/09/1992
Atentatuaren lekua: Salamanca
Arma: Bonba-autoa
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
1992ko irailak 2an, arratsaldean, Antonio Heredero Gil Lurreko Armadako zalditeria-koronela Salamancako taberna batetik irten zen kafe bat hartu ostean. Handik etxetik hurbil alokairuan zeukan aparkaleku batera joan zen. 16.30ak aldera, Opel Kaddet-a abiarazi zuen eta, aparkalekuaren malda igotzen ari zenean, kotxearen azpian atxikita zegoen bonba batek eztanda egin zuen. Leherketaren ondorioz, militarra berehala hil zen.
Antonio Heredero Gil ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaba zituen. Lurreko Armadako Estatu Nagusian diplomaduna zen. Gobernu Militarraren umezurtzen patronatuan lan egiten zuen, Salamancako Julían Sánchez El Charro kasernan. 20 urte lehenago iritsi zen Salamancara. Hurrengo egunean oporrak hartu behar zituen.