Deskribapena
Jaioterria: Galicia
Adina: 22
Seme-alabak: 0Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 13/07/1980
Atentatuaren lekua: Grado
Errudunak: Isidro Etxabe Urestrilla, Jerónimo Azcue Arrizabalaga, Juan María Tapia Irujo
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
ETAk Antonio Gómez Ramos eta Aurelio Navío guardia zibilak hil zituen 1980ko uztailaren 13an, beste sei lankiderekin batera Explosivos Río Tinto-k Aian zeukan bolborategira jaisten ari zirenean. ETAko kide batzuek ustekabean harrapatu zuten patruila, eta bi tokitatik su gurutzatua egin zuten ibilgailuen kontra, hiru granada erabiliz. Hiltzen lehenetako bat Antonio Gómez izan zen, 22 urte baino ez zituela eta zortzi hilabete lehenago ezkondua. Hurrengo granadak Aurelio Navío lankidea harrapatu zuen, hura hilez halaber.