Deskribapena
Deskribapena
Anca Valeria Bodea Espainian iritsi berria zen. Bi hilabete zeramatzan bakarrik. Urtarrilaren 7an ailegatu zen Oradeatik, Transilvaniatik. Filologia Frantsesa ikasi zuen eta idazkari moduan lan egin zuen han. Espainian hiru herrikidekin bizi zen. Donostian hilabetea eman zuen eta ondoren Guadalajara joan zen Majadahondan umezain lana lortu zuelako. Aurreko egunetan, bere senargaiari esan zion zerbait txarra gertatuko zitzaiola eta honek itzuli zedila eskatu zion.
2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.