Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Rumanía
Adina: 27
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Igeltseroa
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Alois Martinasek 27 urte zituen eta Espainian igeltsero bezala lan egiten zuen 2001tik. Hala ere, egoitza-baimenarik ez zuen lortu. Bere jaioterria, Errumania, atzean utzi zuen familiarentzat etorkizun oparoago bat lortzeko.Hilero ahalik eta diru kopururik handiena bidaltzen zien. Zortzi anai-arreben artean nagusiena zen eta gurasoak gaixorik zituen. Abuztuan andregaiarekin ezkondu behar zuen. Martxoaren 11an, biek elkarrekin hartu zuten trena. Lagun batekin joan ziren. Neska Vicálvaron jaitsi zen eta handik leherketa entzun zuen.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audioa

Prentsa