Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 22
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 20/09/1980
Atentatuaren lekua: Markina-Xemein
Errudunak: Fidel González García, Jaime Rementería Beotegui, José Ramón Foruria Zubialdea.
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Alfonso Martínez Bellas hiru lankiderekin (Antonio García Argente, Mariano González Huergo eta Miguel Hernández Espigares) ari zen bazkaltzen Arrieta taberna-jatetxean. Ate nagusia itxita zegoen jada, baina norbaitek atzeko atea jo zuen. Jabearen alabak, hamabost urtekoak, atea ireki zuenean berandu iritsitako bazkaltiarren bat izango zelakoan, hiru terrorista sartu ziren, hitzik esateke, eta metraileten tiro-jasaz josi zituzten biktima eta haren lankideak. Lau biktimak hantxe bertan hil ziren.

Hiru etakide kondenatu zituzten krimenagatik: Jose Ramon Foruria, Venezuelako agintariek 2003an entregatua, establezimenduaren krokisa marrazteaz eta atentatuaren plangintzaz arduratu zen; Javier Rementeria zaintza-lanen eta atentatugileei informazioa ematearen arduraduna izan zen; Fidel Gonzálezek bere automobila jarri zuen, eta zenbait egunez gorde zituen terroristak etxe batean, baita atentatua egin zuten eguneko gauean bertan ere.

Prentsa