Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 42
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Inspektorea. Poliziako Informazio Zerbitzuaren burua Irunen
Atentatuaren data: 28/08/1978
Atentatuaren lekua: Hondarribia
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Alfonso Estevas-Guilmain Muñozek bere ibilgailua etxe ondoan aparkatu behar zuenean, bi terrorista jarri ziren ibilgailuaren alde banatan, eta zenbait tiro-segida jo zituzten metrailetekin; biktima hantxe bertan hil zen. Emazteak eta hiru seme-alabetako batek senar eta aita zutenaren erailketa ikusi zuten.
Madrilen jaioa zen, baina Alfonso Estevas-Guilmain Hondarribian bizi zen 18 urte zituenez geroztik; han sartu zen Polizian, eta Informazio Zerbitzuko inspektore lanetan ari zen Irungo komisarian. Emaztearekin batera ostatu bat zeraman, euskara eskolak hartzen zituen, eta zuzenbidea ikasten ari zen.
ETA politiko-militarrak Estevas-Guilmain hiltzeko eman zuen arrazoia izan zen haien ustez zerikusia zuela ETAren buruzagi ohi Juan Jose Etxabek Frantzia hegoaldean jasandako atentatuarekin; familiak gezurtatu egin zuen hura.

Prentsa