Deskribapena
Deskribapena
1998ko urtarrilak 30an, gauean, Ascensión García Ortiz eta Alberto Jiménez-Becerril Barrio senar-emazteak lagun batzuekin afaltzera atera ziren. Sevillako jatetxe batera joan ziren. 22.30ak aldera, jatetxetik irten eta etxera itzuli ziren. Don Remondo kaletik zihoazenean, armak zeramatzaten bi terrorista hurbildu eta bizkarretik tiro egin zieten. Berehala hil ziren biak. ETAk bere gain hartu zuen hilketa. José Luis Martín Barrios eta Mikel Azurmendi terroristak zigortu zituzten hilketaren autoreak izateagatik.
Alberto Jiménez-Becerril Barrio 23 urterekin sartu zen PP alderdian. Handik bi urtera, Sevillako idazkari nagusi izendatu zuten. Hil zutenean, hamar urte baino gehiago zeramatzan udaletxeko zinegotzi bezala eta udal ogasunaren arduraduna eta alkalteordea zen. Hiru seme-alaba zituen, 8, 7 eta 4 urtekoak. Ascensión, emaztea, Unibertsitatean ezagutu zuen.
Prentsa



