Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 43
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Polizia Nazionaleko komisariordea
Atentatuaren data: 29/07/1985
Atentatuaren lekua: Gasteiz
Errudunak: Ricardo Izaga González y Jesús Díaz de Heredia Ruiz de Arbulu
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

ETAk 1985eko uztailaren 29an Agustín Ruiz Fernández de Retana Poliziako Goi Mailako Kidegoko komisariordea hil zuen Gasteizen. Agustínek ez zuen armarik eramaten kalean zebilenean, ETAren mehatxuak jasoak bazituen ere lehendik. Lagunekin Gasteiz erdialdeko taberna batera zihoanean gertatu zen hilketa. Etakide batzuk atzetik etorri eta tiro egin zioten garondoan.

Polizia Nazionalak Gasteizen zeuzkan NANa emateko bulegoetan egiten zuen lan komisariordeak, eta, gainera, Arabako gobernadore zibil Alicia Izagirreren laguntzaile hurbilekoa zen.

Jose Antonio Ardanza lehendakaria Agustín Ruizen hil kaperara joan zen, eta horrelako krimenak “faxismo hutsa” direla ziurtatu zuen.

Prentsa