• Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Mapa del terror
Mapa del terror
  • Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Erakutsi kokapena

Andrés Fraguas Hernando

Muturreko eskuinaMuturreko eskuina
Muturreko eskuina

Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castillo de Bayuela (Toledo)
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Soltero
Lanbidea: Conserje
Atentatuaren data: 30/10/1978
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bonba-gutuna
Hiltzailea: Muturreko eskuina

Deskribapena

1978ko urriaren 30eko gaueko 10,25 zirela, lehergailu batek eztanda egin zuen EL PAÍS egunkarian. Hiru pertsona zauritu zituen, larri horietako bi –zaurituetako bat handik bi egunera hil zen– eta arinxeago beste bat. Eskuin muturreko terrorista komando batek pakete bat bidali zuen, IBM enpresaren logotipoarekin, egunkariaren egoitzara, Madrilgo Miguel Yuste kalera, gaur egun ere egunkariaren erredakzioa dagoen lekura.

Andrés Fraguas (19 urte) eta Carlos Barranco (18 urte) atezainek eta Juan Antonio Sampedro (34 urte) zerbitzu orokorretako buruak ordu erdi zeramaten eraikineko laugarren solairuan, han egiten baitziren administrazio lanak, postetxetik iritsitako posta sailkatzen, hurrena banatzeko. Halako batean, Barranco bakarrik geratu zen eginkizun horretan. Bera izan zen paketea Correos-eko zakutik atera zuena.

Paketeak 10 x 15 zentimetro inguru zeuzkan, eta lauzpabost bat lodi, IBM enpresaren logotipoa, eta goizeko erredakzioburu Julián García Candauri zuzenduta zihoan. Carlos Barranco atezainak soka gorriak askatu eta bilgarri horia kendu zion. Zurezko kutxa bat zen. Albo batean, zulo txiki batetik kable batzuk ikusten ziren. Paketea mahai gainean utzi eta Juan Antonio Sampedrori eman zion bere susmoen berri.

Juan Antonio Sampedro, zutik, alarma faltsuekin eta mehatxuekin ohitua jada, kutxa irekitzen hasi zen. Ondoan, eserita, Andrés Fraguas zegoen. Carlos Barrancok, erdi seriotan erdi txantxetan, beste batzuetan egina errepikatu, eta esan zuen badaezpada ere mahai azpian ezkutatuko zela. Makurtzen ari zen unean bonbak eztanda egin zuen. Leherketa indartsuak ezkerreko eskua kendu zion Sampedrori, eskuinekoaren zati bat, eta heste-paketea lehertu zion. Fraguasi birikak txikitu zizkion (atentatutik bi egunera hil zen); Barrancok begi bietan izan zituen zauriak. Sampedro eta Barranco atentatutik bizirik atera ziren, ez ordea Andrés Fraguas.

EL PAÍS hurrengo egunean ere atera zen. Azalean, langileek ‘El precio más alto’ sinatu zuten. Testu horretan Trantsizioaren espiritua uzten zuten agerian. Gizartean beldurra zabaldu eta demokrazia finkatzea eragotzi nahi zuten terroristen aurrean, diktadura-urte askoren ondoren berreskuratutako askatasunak defendatzen zituztenen ausardia. Beste maila batean, Francisco Umbralek honakoa argitaratu zuen: “Heriotzak etxean, heriotzak egunkarian, hutsik uzten nau barrutik, heriotzak ohi duen moduan”.

Auzitegi Nazionalak 30 urteko kartzela zigorra ezarri zien Pedro Bel-Fernández, Rafael Gómez-Álvarez eta Ramiro Rodríguez-Borladori, EL PAÍSen kontrako atentatuaren egile izateagatik. Pertsona horiexek izan ziren, halaber, eskuin muturrak eragindako gertakari odoltsuenetako batzuen egile, eta 81, 103 eta 80 urteko zigorrak ezarri zizkieten hurrenez hurren; dena den, Zigor Kode zaharrarekin, gehienez 30 urte betetzen ziren.

  • Facebook
  • Twitter
  • Copiar enlace
Itxi

Location Get Directions

  • C. Miguel Yuste, 40, 28037 Madrid, España
© COVITE
Cookieen baimena kudeatzea
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookie-ak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuko informazioa gordetzeko eta/edo atzitzeko. Teknologia horien onespenari esker, hainbat datu prozesatu ahal izango ditugu, hala nola, nabigazio-portaera edo gune horretako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ez kentzeak eragin kaltegarria izan dezake zenbait ezaugarri eta funtziotan.
Funtzionala Always active
Biltegiratze edo sarbide teknikoa behar-beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak esplizituki eskatu duen zerbitzu espezifiko bat erabiltzeko legezko helbururako, edo komunikazio elektronikoen sare baten bidez komunikazio bat transmititzeko helburu bakarrerako.
Lehentasunak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak eskatu ez dituen lehentasunak gordetzeko legezko helburua lortzeko.
Estatistikak
Estatistiketarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa.
Estatistika-helburu anonimoetarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa. Errekerimendurik gabe, Interneteko zerbitzu-hornitzaileak edo hirugarren baten erregistro osagarriek zure borondatez betetzea, helburu horretarako bakarrik gordetako edo berreskuratutako informazioa ezin da erabili identifikatzeko.
Marketina
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko, publizitatea bidaltzeko edo erabiltzailea web batean edo antzeko marketin-helburuak dituzten web batzuetan arakatzeko.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Lehentasunak ikusi
  • {title}
  • {title}
  • {title}
  • Login
  • Register
*
*

Lost Your Password?

Reset Password

*
Back To Login
Please wait ...
*
*
*
*