• Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Mapa del terror
Mapa del terror
  • Mapa
  • Covite
  • Aurkezpena
  • Kronologia
  • Hemeroteka
    • Argazkiak
    • Prentsa
    • Bideoak
  • Euskara
    • Español
    • Français
    • English
Erakutsi kokapena

Gregorio Ordóñez Fenollar

ETAETA
ETA

Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Venezuela
Adina: 37
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Legebiltzarkidea, Donostiako alkateordea eta Gipuzkoako PPko presidentea
Atentatuaren data: 23/01/1995
Atentatuaren lekua: Donostia
Errudunak: Juan Manuel Carasatorre Aldaz, Valentín Lasarte Oliden, Francisco Javier García Gaztelu
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Arratsaldeko hiru eta erdiak ziren, bi terrorista Donostiako Alde Zaharreko La Cepa tabernan sartu zirenean, Gregorio Ordóñez, Donostiako Udaleko PPren zinegotzia, lagun batzuekin bazkaltzen ari zela. Lagun horien artean zegoen María San Gil, urte batzuk geroago euskal PPren presidente izango zena bera. Etakideetako batek, zira gorri batez estalita, tiro egin zion Gregoriori, eta hantxe bertan hil zuen. Denek berehala egin zuten ihes, hilketaren ondoren. Tabernan inor ez zen harritu terrorista burua estalirik ikusi zutenean, euria ari zuen eta.

Gregorio Ordóñez Fenollar Caracasen (Venezuela) jaio zen, Espainiako Gerra Zibilaren ondotik gurasoek herrialde hegoamerikar hartara emigratu baitzuten. Zazpi urte zituela etorri zen Donostiara, eta bertan egin zituen lehen eta erdi mailako ikasketak. Ikasketa horiek amaitu ondoren, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean kazetaritza egitea erabaki zuen. Unibertsitatea amaitu eta gutxira, Gregoriok politikan sartu nahi izan zuen, indarkeria terrorista beldurgarri eta etengabeko garai zeharo asalduzko haietan bere alea jartzearren. Alianza Popularreko (AP) Nuevas Generaciones-en sartu ondoren, Donostiako Udaleko zinegotzi hautatu zuten 24 urte baino ez zituela.

Gregoriok defendatzen zuen alderdi politikoek bitartekoa izan behar zutela herritarren arazoak konpontzeko eta herritarren beren printzipio eta balioak aldezteko. Donostiako Udalean Hirigintzako Legezkotasunaren kartera eta, geroago, Turismo eta Hirigintzarena hartu zituen. Donostiako Udalean eman zituen urteetan, PPren siglak ia-ia ordezkaritza politikorik ez zuen alderdi batenak izatetik gobernatzeko aukera errealak zeuzkan batenak izatera eraman zituen. 1990eko azaroan Eusko Legebiltzarreko diputatu hautatu zuten Gipuzkoako barrutian, eta handik hilabete batzuetara, 1991n, Donostiako alkateorde lehen aukeratu zuten.

Intrantsigenteen kontra egin zuen nabarmen, ETAko terroristen kontra, eta haiei babesa ematen zien mundu politiko eta sozialaren kontra. Horrek guztiak terroristen jopuntuan jarri zuen, eta etengabe jakinarazten zioten, mehatxu agerikoen bitartez, hil egingo zutela. Hala, 1995eko maiatzeko udal hauteskundeetarako hilabete gutxi falta zirela –Gregorio zen buru PPk Donostiako Udalerako zuen hautagai-zerrendan– ETAk hil egin zuen.

Prentsa

Testigantza

  • Facebook
  • Twitter
  • Copiar enlace
Itxi

Location Get Directions

  • 31 de Agosto Kalea, 7, 20003 Donostia, Gipuzkoa, España
© COVITE
Cookieen baimena kudeatzea
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookie-ak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuko informazioa gordetzeko eta/edo atzitzeko. Teknologia horien onespenari esker, hainbat datu prozesatu ahal izango ditugu, hala nola, nabigazio-portaera edo gune horretako identifikazio bakarrak. Baimena ez onartzeak edo ez kentzeak eragin kaltegarria izan dezake zenbait ezaugarri eta funtziotan.
Funtzionala Always active
Biltegiratze edo sarbide teknikoa behar-beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak esplizituki eskatu duen zerbitzu espezifiko bat erabiltzeko legezko helbururako, edo komunikazio elektronikoen sare baten bidez komunikazio bat transmititzeko helburu bakarrerako.
Lehentasunak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak eskatu ez dituen lehentasunak gordetzeko legezko helburua lortzeko.
Estatistikak
Estatistiketarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa.
Estatistika-helburu anonimoetarako soilik erabiltzen den biltegiratzea edo sarbide teknikoa. Errekerimendurik gabe, Interneteko zerbitzu-hornitzaileak edo hirugarren baten erregistro osagarriek zure borondatez betetzea, helburu horretarako bakarrik gordetako edo berreskuratutako informazioa ezin da erabili identifikatzeko.
Marketina
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko, publizitatea bidaltzeko edo erabiltzailea web batean edo antzeko marketin-helburuak dituzten web batzuetan arakatzeko.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Lehentasunak ikusi
  • {title}
  • {title}
  • {title}
  • Login
  • Register
*
*

Lost Your Password?

Reset Password

*
Back To Login
Please wait ...
*
*
*
*