Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Catalunya
Adina: 47
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Zinpeko zaindaria Esabe Express enpresan
Atentatuaren data: 03/11/1976
Atentatuaren lekua: El Prat de Llobregat
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

1976ko azaroaren 3ko 11.00ak ziren eta GRAPO erakundeko bi kidek Victoriano Cobo Sánchez zinpeko zaindaria tirokatu zuten Banku Zentralaren bulego batean burutzen ari ziren lapurretan. Bulego hori Bartzelonako Montserrat hiribidean zegoen. Barruan zeuden 17 langile eta 5 bezero mehatxatu zituzten, Victoriano Cobori arma kendu zioten eta guztiei euren burua lurrera botatzea agindu zieten. Bien bitartean, terrorista batek dirua eskuratu zuen, guztira 800.000 pezeta. Ihes egin aurretik, lapurrek zaindariari zuzendu, altxa zedila eskatu eta hiru aldiz tiro egin zioten. Balazoak eskuan, lepoan eta bihotzean jaso zituen eta berehala hil zen.

Prentsa