Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Comunidad Valenciana
Adina: 21
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Udaltzaina
Atentatuaren data: 16/09/1991
Atentatuaren lekua: Mutxamel
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1991ko irailaren 16ko goizean, ETAko terroristek lehergailuak ezkutatzen zituen auto bat bidali zuten Muchamiel herriko Guardia Zibilaren kasernaren kontra. Kotxea gidaririk ez zeukan eta bolantea blokeatuta zuen. Muchamiel Alacantetik gertu dagoen 10.000 biztanleko herria da. Akats baten ondorioz, autoa Banco de Valenciako bulego baten kontra joan zen eta ez kasernaren aurka. Guardiak ez ziren konturatu bonba-auto bat zela eta udal garabira deitu zuten. Francisco Cebrián udal langileak autoa eraman zuen. Guztira 300 metroko ibilbidea egin zuen kotxearekin eta 400 ikasle zituen Salvador ikastetxearen ondotik igaro zen.

9.40ak aldera, Cebrián ibilgailuen gordailura ailegatu zen eta garabitik jaitsi zen. Momentu horretan lehergailuak eztanda egin zuen. Hedatze-uhinak Francisco Cebrián hil zuen, baita José Luis Jiménez Vargas eta Víctor Manuel Puertas Viera udaltzainak ere. Gainera, beste lau pertsona larriki zaurituta suertatu ziren eta 30 inguruk zauri arinak izan zituzten. Egunkarien arabera, ETAk Vic edo Zaragozako atentatuak kopiatu nahi izan zituen Muchamielen.

Víctor Manuel Puertasek 21 urte zituen. Bi urte lehenago Muchamieleko Udaltzaingora sartu zen. Bere bi anaiak udaltzainak ziren ere.

Prentsa