Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 63
Seme-alabak: 8
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Armadako jeneral nagusia
Atentatuaren data: 04/11/1982
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: Henri Parot, Juan Lorenzo Lasa Mitxelena "Txikierdi".
Arma: Subfusil
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Víctor Lago Román jenerala lanera zihoan bere auto ofizialean, El Pardoko kuartel nagusira hain zuzen. Errege Katolikoen hiribidea zeharkatu berri zuenean eta Coruñako errepidea hartzera zihoanean, ETAko Argala taldeko bi terroristak motor batean kotxearen eskuinaldera hurbildu eta zenbait tiro-segida egin zituzten. Ondoren, abiadura handitu eta ihes egin zuten. “Anorakez jantzitako bi gaztek metrailatu zuten autoa. Euren motorra gure autoaren parean jarri zen eta bi edo hiru tiro-segida egin zituzten”, adierazi zuen Juan Carlos Villalba, autoaren gidaria zen soldadua. Zaurituta suertatu zen baina bizirik atera zen erasotik. Gertakariaren lekura lehen iristi zena mediku bat izan zen. Lago Román jenerala odolez inguratuta ikusi zuen atzeko eserlekuetan etzanda. Bere ondoan usta eta kapela zituen. Buruan jaso zituen hiru balazoak berehala hil zuten. Nahiz eta arriskuan zegoela ondo baino hobeto zekien, jeneralak uniformea ez zuen kendu izan nahi, ezta bere kotxean zeuden banderak ere. Bizkartzaina eramateari ere uko egin zion. Ez zuen nahi beste inor kalterik izatea terroristek bera erasotzen bazuten.