Deskribapena
Jaioterria: Extremadura
Adina: 48
Seme-alabak: 4Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Ormaechea torloju enpresako langilea
Atentatuaren data: 30/03/1976
Atentatuaren lekua: Placencia de las Armas
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Vicente Soria Blancok Soraluzeko Ormaechea torloju fabrikan egiten zuen lan. 1976ko martxoaren 30eko goizean negoziorako bidean zihoan, bi etakidek oso hurbiletik zortzi tiro egin eta auto batean ihes egin zutenean. Aurelio Torres lankideak atentatua ikusi, eta Vicenteri laguntzera hurbildu zen; hark, “hil egin naute, hil egin naute” baino ezin izan zuen esan. Handik urruntzen ari zirela, terroristek fabrikazio alemaneko granada bat jaurti zuten; ez zen lehertu, asegurua jarrita zeukalako, eta Guardia Zibilak bi ordu geroago jaso zuen.
Vicente Soriak hogei urte zeramatzan Euskal Herrian bizi izaten; bertan ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen. Familiak pentsatu zuen krimena Vicentek guardia zibil lagunak zeuzkalako gertatu zela.
Prentsa



