Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla-La Mancha
Adina: 55
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Armadako koronela
Atentatuaren data: 12/06/1985
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: José Ignacio de Juana Chaos, Juan Manuel Soares Gamboa, Belén González Peñalva, Inés del Río Prada, Esteban Esteban Nieto
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1985ko ekainaren 12ko 10.00etan, gutxi gora-behera, Armadako koronela zen Vicente Romero González-Calatayud etxetik irten zen lanera joateko. General Oraá kalean bizi zen. Militarrak Juan García Jiménez gidaria zain zeukan gaizki aparkatuta zegoen kotxe batean. Une hartan José Ignacio de Juana Chaos ETAko kidea agertu eta militarrari hiru aldiz tiro egin zion. Bi balazo jaso zituen buruan eta berehala hil zen. Militarra tirokatu eta gero, gidaria ere erail zuen. Zazpi aldiz tiro egin zion. Tiroen eraginez, koronelaren emaztea leihora irten eta senarraren gorpua lurrean ikusi zuen. Anbulantzia bat eskatu zuen, baina biak hilda zeuden jadanik.

De Juana Chaosek ihes egitea lortu zuen Madril taldeko beste bi ETAko kideen laguntzaz. Auto batean joan ziren. Kotxea Goya kaleko El Corte Inglés batean utzi zuten. Bonba bat ezkutatuta zeukan. Leherketak Esteban del Amo polizia hil zuen, bonba desaktibatzen ari zen lehergailu-teknikari bat.

Argazkiak