Deskribapena
Deskribapena
1991ko maiatzaren 29ko 19.05ak aldera, ETAk Vic hiriko Guardia Zibilaren kasernaren kontra bonba-auto bat bidali zuen.Kotxearen barruan 12 bonbona sartu zituzten. Bakoitzak 18 kilo amonal zituen.
Arratsaldeko ordu horretan, agenteen senideak kasernaren etxebizitzetan zeuden eta haien seme-alabak, patioan jolasten. Bonba-autoak atzera-martxa blokeatuta zeukan. Behin kasernaren barruan zegoenenan, Juan Carlos Monteagudo terroristak urrunetik aktibatu zuen lehergailua.
Eztanda gogorrak bederatzi pertsona erail zituen. Haietako bost adin txikikoak ziren. Vic-ko ospitaleak zailtasunak izan zituen biktima guztiak hartzeko eta batzuk Bartzelonara eraman behar izan zituzten helikopteroz.
Bederatzi biktimen artean Vanessa Ruiz Lara zegoen. Hiru anaiekin kasernako patiotik hurbil zegoen. Lagun bat ikusi eta harekin jolastera hurbildu zen. Baina bonba-autoak hil zuen.
Prentsa



