Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Extremadura
Adina: 38
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko inspekoteoredea eta TEDAX taldeko kideko
Atentatuaren data: 12/06/1991
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: José Luis Urrusolo Sistiaga
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Nafarroa eta Gipuzkoa lotu behar zituen Leitzarango autobideak. ETAk azpiegitura eraikitzen lagundu zuten konpainien aurkako erasoak burutu zituen. Jesús Gallego, adibidez, euren objektiboa zen Construcciones Atocha enpresako presidentea zelako. Bonba bat bidali zioten pakete batean ezkutatuta. Hala ere, enpresak beste egoitza bat erosi zuen eta fardela Servitrans mezularien bulegoetara itzuli zen. Servitransek Vallecasen zeukan egoitza.

Servitranseko langileek igorlearen datuak faltsuak zirela ikusi zuten eta Polizia Nazionaleko lehergailu-teknikariei deitu zieten. 1991ko ekainaren 12ko 19.00ak aldera ailegatu ziren. Poliziek paketea furgoneta batean sartu nahi izan zuten desaktibatzeko asmoz, baina bonbak bidean eztanda egin zuen. Bi agente hil zituen, Andrés Muñoz Pérez eta Valentín Martín Sánchez lehergailu-teknikariak. Servitranseko langileak eta beste polizia batzuk zaurituak suertatu ziren.

Valentín Martín Sánchez inspektoreordea Grimaldon (Cáceres) jaio zen. Emaztearekin bizi zen Móstolesen eta bi seme-alaba zituzten, 9 eta 6 urtekoak, alegia. Móstolesen hilobiratu zuten.