Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 46
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Eta (m)-ko buruzagia
Atentatuaren data: 15/06/1984
Atentatuaren lekua: Biarritz
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: GAL

Deskribapena

1984ko ekainaren 15an, arratsaldean, Tomás Pérez Revilla Le Haou tabernara joan zen (Biarritz, Ipar Euskal Herria) Ramón Orbe apaizarekin trago bat hartzeko asmoz. Frantziara ihes egindako ETAko kideak eta ezker abertzaleko militanteak han elkartzen ziren sarritan. 17.50ak aldera, tabernatik irten zirerean, GAL erakundeko kide batzuk motozikleta batean utzi zuten lehergailu bat urrunetik aktibatu zuten. Hedatze-uhinak bete-betean eragin zien eta haien arropek sua hartu zuten. Sutan, beste taberna batean sartu ziren berriz ere tiro egin behar zietela uste zutelako. Bordeleko ospitale batera eraman zituzten. Apaizak eta zaurituta suertatu ziren beste sei pertsonek bizirik ateratzea lortu zuten. Pérez Revillak, ordea, handik 43 egunetara hil zen erreduren ondorioz. Leuzemia zuen. GAL erakundearen hiru mertzenario zigortu zituzten.

Tomás Pérez Revilla –‘Tomasón’ edo ‘Hueso’- 1984an Frantziara joan zen leuzemiaren aurkako tratamendua jasotzeko. 1976an ere atentatu bat sufritu zuen. Orduan, bere emaztearekin zegoen. Hilketaren momentuan, ETA militarreko buruzagi nagusienetarikoa zen.

Prentsa