Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Bulgaria
Adina: 31
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Umezaina
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Tinka Dimitrovak 2001tik ez zuen bere senarra ikusten, ezta alaba ere. Bulgarian utzi zituen eta bera Espainiara etorri zen lan egitera. Ezinezkoa zuen itzultzea, agiririk ez bait zuen. Tinka neskamea zen eta zaintzen zuen haurra berea izango balitz bezala maite zuen. Oso langilea zen eta egun bat ere ez zen etxean geratu. Lagun batekin egotearren, egunero trena hartzen hastea erabaki zuen.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audio

Prentsa