Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Rumanía
Adina: 45
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Igeltseroa
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Stefan Modolen bizitza ez zen erraza izan. 45 urte zituen eta bi urte lehenago bere jaioterria, Errumania, atzean utzi zuen. Han polizia zen baina Espainiara etorri zen emaztea eta hiru seme-alabentzat etorkizun oparoago bat lortzea nahi zuen eta. Igeltseroa zen eta Errumaniara ahalik eta diru kopururik handiena bidaltzen zuen. Vallecasen bizi zen beste bederatzi etorkinekin batera. Egunero trena hartzen zuen Santa Eugeniako geltokian lanera joateko. Egun hartan Atochara zihoan, han metroa hartu behar bait zuen Embajadores geltokira joateko.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audioa

Prentsa