Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 46
Seme-alabak: 8
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Taxi-gidaria
Atentatuaren data: 26/09/1979
Atentatuaren lekua: Donostia
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Sixto Holgado Agudo 1979ko irailaren 26ko 21:30 inguruan ikusi zuten bizirik azkeneko aldiz, taxi geraleku batean zain zegoela zerbitzua eskatzen zion deia jaso zuenean. Hurrengo goizaldean, larrialdi zerbitzuek eta Polizia Nazionalak abisuak jaso zituzten; horien arabera, gorpu bat zegoen Errenteriako San Marko zabortegian. Hara hurbildu ziren efektiboek taxilariaren gorputza aurkitu zuten; terroristek buruan egina zioten tiro, eta dokumentazioa lapurtua.

Biktimaren taxia erabili zuten terroristek krimenaren lekutik alde egiteko, eta hurrengo egunean azaldu zen, Larramendi baserriaren inguruan, Sixto Holgadoren etxetik gertu. Errenteriako 31 taxilariek protestako geldialdia egin zuten hurrengo egun osoan zehar.

Prentsa