Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Comunidad Valenciana
Adina: 6
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Ikaslea
Atentatuaren data: 04/08/2002
Atentatuaren lekua: Santa Pola
Errudunak: Andoni Otegi Eraso, 'Iosu', y Óscar Celarain Ortiz, 'Peio', condenados por la AN en 2012 a 843 años de cárcel a cada uno.
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

2002ko abuztuaren 4ko 20.30ak aldera, Santa Polako Guardia Zibilaren kasernaren inguruan leherketa handia suertatu zen. Eztanda hainbat kilometrotan entzun zen. 50 kiloko lehergailu bat ezkutatzen zuen auto batek eztanda egin zuen kasernaren ondoan. Autobus geltoki bat zegoen inguruan, gainera. Atentatuaren ondorioz, sei urteko Silvia Martínez Santiago, agente baten alaba, eta Cecilio Gallego Alaminos, 57 urteko erretiroduna, hil ziren. Guztira, ETAk 30 zauritu utzi zituen. Haien artean Borja zegoen, Silviaren lehengusua, hiru urtekoa. Eztandaren inguruak jendez gainezka zeuden Santa Polara abuztuan turista ugari hurbiltzen delako.

Handik bost egunetara, ETAk DYA erakundeari deitu eta Santa Polan beste bonba bat jarri zuela adiera eman zion. Oraingo honetan hondartzan zegoen lehergailua. Poliziak 48 ordu behar izan zituen bonba aurkitzeko. 8 kilo kloratita zeukan lehergailuak eta bi palmondoen ondoan lurperatuta zegoen. Lehergailu-teknikariek desaktibatu zuten.

Silvia Martínez Santiago José Joaquin Martínez guardiaren eta Toñi Santiagoren alaba bakarra zen. Eztandaren momentuan, haurra kuartelaren barruan zegoen, etxebitza batean. Amarekin, izebarekin eta lehengusuarekin zegoen. Oso zauri larriak izan zituen eta ospitalerako bidean hil zen. Muchamielen dago ehortzita.

Prentsa