Deskribapena
Jaioterria: La Rioja
Adina: 49
Seme-alabak: 0Lanbidea: Okindegi baten jabea
Atentatuaren data: 13/12/1978
Atentatuaren lekua: Gasteiz
Errudunak: José Luis Gómez San Pedro, Félix Alberto López de Lacalle Gauna
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Saturnino Sota Argaitz Gasteizko Aiztogile kaleko 33an bizi zen. Etxeko beheko solairuan zegoen hark zeraman okindegia. 1978ko abenduaren 13an hiru gizabanakok, kaputxa gorri batzuekin mozorrotuta, Simca 1200 ibilgailu bat aparkatu zuten negozioaren parean, sartu, emakumezko enplegatu bat baztertu, Saturnino paretaren kontra itxi eta lau aldiz egin zioten tiro.
Hurrengo egunean, ETAk komunikatu bat atera zuen, krimena erreibindikatuz eta biktimari “Poliziaren soldatapeko isil-mandataria” izatea leporatuz bertan. Hilabete batzuk lehenagotik mehatxuak ari zen jasotzen, sektoreko greba batean zehar ogia saltzeagatik, eta molotov koktel batez ere eraso egin zioten dendari.
Prentsa



