Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Catalunya
Adina: 32
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Mossos d’Esquadrako agentea
Atentatuaren data: 17/03/2001
Atentatuaren lekua: Roses
Errudunak: Eider Pérez Aristizabal eta Aitor Olaizola Baseta
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Martxoaren 17ko 22.30ak aldera, ETAren izenean hitz egiten zuen ezezagun batek ‘Gara’ egunkariari, DYAri eta Bartzelonako Suhiltzailei deitu eta berehala gertatu behar zen atentatu baten berri eman zien. ETAk Roses herriko Santa Margarida auzoan bonba-auto bat ipini zuen, Montecarlo hotelaren ondoan. Terroristaren arabera, 23.00etan eztanda egingo zuen lehergailuak. 30 minutuko abagunea eman zuen.

Roses herriko Udaltzaingoa eta Mossos d’Esquadrako agenteak hara hurbildu ziren ingurua husteko. Bonbak 22.54etan eztanda egin zuen, aurreikusitako denbora baino sei minutu lehenago. Santos Santamaría ‘mossoa’ handik 100 bat metrotara zegoen. Hedatzen-uhinak bete-betean eragin zion. Autoaren indargetzaile bat sabelera etorri zitzaion.

Santos Santamaría ETAk hil zuen lehenengo ‘mossoa’ izan zen. Era berean, hedatze-uhinak eta metrailak Carlos Ruiz Borrego udaltzainari eta Frantziako emakume bati zauriak eragin zizkieten.

Santos Santamaríak betidanik polizia izan nahi zuen eta lau urte zeramatzan Kataluniako Polizian. Lehenengo destinoa Vic-en izan zuen. Azkenengo hiru urteak Roses herriko Polizia Judizialean eman zituen. Anaia ere ‘mossoa’ zen.

Prentsa