Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 40
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 28/04/1980
Atentatuaren lekua: Lezo
Errudunak: Francisco Javier Aranzeta Eguizabal
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Rufino bere Hondarribiako etxera autobusez itzultzen ari zen Donostiatik. Bere geraleku berberan Hipólito Rodríguez Ramos polizia nazionala eta bere emaztea igo ziren. Rufinok eta Hipolitok uniformerik ez zeramaten eta eserleku ezberdinetan eseri ziren. Rufino aurrekaldean zegoen, txoferrarekin hizketan. Gaintxurisketa gainan, Errenteriatik bost kilometrotara, hiru ezezagun igo ziren autobusera. Gidariak bidaiari berriz ekin zionean, terroristek Rufino hurbil-hurbiletik tirokatu zuten. Rufino Muñoz zerraldo erori zen. Ddoletan zegoen. Berehala hil zen. ETAko kideak gidariari autobusa geldi zezan agindu zioten eta azkar jaitsi nahi izan zuten. Momentu horretan, Hipólito Rodríguez Ramos, armarik gabe, hirugarren terrorista atxilotzen saiatu zen. Borrokan, poliziak judoko giltza bat egin zion terroristari pistola zeukan eskuan. Armak tiro egin zuen eta balazo batek terroristaren bularrean jo zuen. Francisco Javier Aranzeta Egiazabal (Lepo) deitzen zen.