Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Catalunya
Adina: 14
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Ikaslea
Atentatuaren data: 29/05/1991
Atentatuaren lekua: Vic
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1991ko maiatzaren 29ko 19.05ak aldera, ETAk Vic hiriko Guardia Zibilaren kasernaren kontra bonba-auto bat bidali zuen.Kotxearen barruan 12 bonbona sartu zituzten. Bakoitzak 18 kilo amonal zituen. Arratsaldeko ordu horretan, agenteen senideak kasernaren etxebizitzetan zeuden eta haien seme-alabak, patioan jolasten.

Bonba-autoak atzera-martxa blokeatuta zeukan. Behin kasernaren barruan zegoenenan, Juan Carlos Monteagudo terroristak urrunetik aktibatu zuen lehergailua. Eztanda gogorrak bederatzi pertsona erail zituen. Haietako bost adin txikikoak ziren. Vic-ko ospitaleak zailtasunak izan zituen biktima guztiak hartzeko eta batzuk Bartzelonara eraman behar izan zituzten helikopteroz.

Bederatzi biktimen artean Rosa María Rosa Muñoz zegoen. Lagunekin jolasten ari zen. Atentatuan sufritutako zaurien ondorioz hil zen.

Bere anaiak, Pedro eta David, 15 eta 17 urtekoak, arratsalde horretan Industria Eskolan azterketa bat egiten ari ziren eta ez zuten atentatua sufritu. Neskaren aitak, David Rosa kaboa, Madrilen ezagutu zuen gertatutakoa. Mailaz igotzeko ikastaro bat egiten ari zen.

Prentsa