Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Francia
Adina: 68
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Frantziako kontsula Zaragozan
Atentatuaren data: 02/11/1972
Atentatuaren lekua: Zaragoza
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: Igitaia eta Mailua taldea

Deskribapena

1972ko azaroaren 2an, goizeko bederatziak aldera, oso gazteak ziren hiru terrorista armekin sartu ziren Frantziak Zaragozan zeukan kontsulatuan. Roger de Tur kontsulari eskuak lotu zizkioten, baita haren idazkariari eta atezainari.

Ondoren, pintura gorria bota zieten eta bulegoaren barruan lehergailu bat utzi zuten. Tinta oso errekorra zen eta gelak sua hartu zuen berehala. Suak erredura handiak eragin zizkion diplomatikoari eta Gizarte Segurantzaren ospitale batera eraman zuten. Handik bost egunetara, 11.45ak aldera, hil zen. Igitaia eta Mailua taldeak bere gain hartu zuen atentatua.

Roger de Tur 40 urte lehenago iritsi zen Espainiara eta Zaragozan kontsula izan zen 38 urtez. Bigarren Mundu Gerrako artxibo sekretu batzuk desklasifikatu zirenean Estatu Batuetan, Roger de Tur espioia izan zela ikusi zen. AEBko Gobernurako lan egin zuen 1944tik 1946ra Aragoin zeuden naziei buruzko informazioa jasotzen.

Prentsa