Deskribapena
Deskribapena
1986ko ekainaren 17ko 14.30etan Infanteriako teniente koronela zen Carlos Vesteiro Pérez etxera zihoan bazkaltzeko ordua zen eta. Auto ofizial batean zihoan Ricardo Sáenz de Ynestrillas komandantearekin batera. Gidaria Francisco Casillas soldadua zen. Sáenz de Ynestrillas komandantearen etxera ailegatzen ari zirenean, Manzanares Hiribidean, ETAko bi terroristekin topatu ziren. Bikote bat zirelakoan, autora hurbildu eta bi aldeetatik metrailatu zuten. Gainera, terroristetako bat kotxera hurbildu eta leihatilatik besoa sartuz militarrekin akabatu zuen.
María Sánchez atentatuaren lekuko izan zen: “Autorantz korrika joan nintzen berehala laguntzeko prest, erizaina naiz eta. Hirutik bi hilda zeuden. Atzean zihoana larriki zaurituta zegoen. Gazte bat korrika hurbildu zen ‘Aita!’ oihukatuz. Sáenz de Ynestrillasen semea zen.
Argazkiak


