Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Azkoitia
Adina: 23
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Zerbitzaria eta ETA (m)-ko kidea
Atentatuaren data: 19/12/1983
Atentatuaren lekua: Bayonne
Arma: Pistola
Hiltzailea: GAL

Deskribapena

1983ko abenduaren 19an, arratsaldean, Ramón Oñederra Vergara Baionako Caiette tabernan lan egiten ari zen. 19.30ak aldera, bezerorik ez zegoen eta GAL taldeko lau pertsona sartu ziren. Zerbitzaria tirokatu zuten. Hil baino lehen, tiroei erantzuna eman zien tabernan gordeta zeukan pistola batekin.

Ramón Oñederrak, ‘Kattu’, 23 urte zituen eta ETA militarreko kidea zen. Sei urte zeraman Ipar Euskal Herrian. Biktimaren lagunen arabera, aurreko hilabeteetan mehatxuak jaso zituen.

Prentsa