Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Extremadura
Adina: 55
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 29/05/1991
Atentatuaren lekua: Vic
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1991ko maiatzaren 29ko 19.05ak aldera, ETAk Vic hiriko Guardia Zibilaren kasernaren kontra bonba-auto bat bidali zuen.Kotxearen barruan 12 bonbona sartu zituzten. Bakoitzak 18 kilo amonal zituen. Arratsaldeko ordu horretan, agenteen senideak kasernaren etxebizitzetan zeuden eta haien seme-alabak, patioan jolasten.

Bonba-autoak atzera-martxa blokeatuta zeukan. Behin kasernaren barruan zegoenenan, Juan Carlos Monteagudo terroristak urrunetik aktibatu zuen lehergailua. Eztanda gogorrak bederatzi pertsona erail zituen. Haietako bost adin txikikoak ziren. Vic-ko ospitaleak zailtasunak izan zituen biktima guztiak hartzeko eta batzuk Bartzelonara eraman behar izan zituzten helikopteroz.

Atentatuak bederatzi hildako eta zauritu ugari utzi zituen. Gainera, Ramón Mayo García hil zen. Zaurituak ateratzen ari zen anbulantzia batek harrapatu zuen. Erreserba aktiboan zegoen agentea zen eta biktimei laguntza eskaintzen ari zen istripuaren momentuan. 2005an, Ministroen Kontseiluak terrorismoaren biktima izan zela adierazi zuen.

Prentsa