Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Adina: 42
Seme-alabak: 2Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Altzari-denda baten jabea
Atentatuaren data: 12/05/1980
Atentatuaren lekua: Azkoitia
Errudunak: Cándido Aspiazu Beristain, Juan Ignacio Zuazolazigorraga Larrañaga.
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
1980ko maiatzaren 12an ETAk tiroz hil zuen Ramón Baglietto Martínez, UCDren jarraitzailea eta Azkoitiko zinegotzi ohia, Azkarate gainean. Elgoibartik etxera zihoala hil zuten. Automobila errepidean zihoala metrailatu zuten, etxera iristeko hiru bat kilometro falta zituela. Tiroen ondorioz Bagliettok ibilgailuaren kontrola galdu, eta zuhaitz baten kontra jo zuen. Atentatugileak automobilera hurbildu eta, jabeak bizirik segitzen zuela ikusirik, berbertatik tiro eginez errematatu zuten.
Bagliettok bizia salbatu zion atentatugileetako bati, hura haurra zela, kamioi batek zapaltzea saihestu baitzuen.
Prentsa



